Lauhilabeteko klase batetan, hainbat gauzen artean bat aipatzea erabaki genuen. Irakaslea Web 2.0 terminoari buruz laburki hitz egin digu, gaur egungo teknologi berriekin lotura oso estua duelako.
WEB 2.0:
Web 2.0 erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak eta komunikaziorako tresnak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Hau da, nik pertsona bati bidali diodan mezua edo materiala beste pertsonekin elkartrukatu dezakedala, eta aldi berean pertsona horiek mezu berdina beste pertsona diferenteekin konpartituz, programa eta aplikazioa askorekin.
Web 2.0 terminoari buruz gauza gehiago bota ditzakegu, baina laburki zer den argi ustea nahi genuen.