Páginas

2011-11-16

GURE AURKEZPENA: Teknologia berriak

        Gaurko ekarpen honetan, klasean teknologia berriari buruzko testua irakurri ondoren egindako lana aurkeztuko dizuegu. Bertan lan idatzia ikusiko duzue eta gero, guk aurkeztutako lana. Azken hau, klasean ikustarazi genuen PowerPoint-a izango da.

SINTESIA

Gaur egungo estola, oso galduta dago teknologia eta kultura berriekin. Liburuetan oinarritutako irakaskuntza atzeratuta geratu da eta teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa dute. Alfabetizazio modu berriak agertzen ari dira eskaera dela eta. Nahita ez hezkuntza sistema, aldaketa bat jasan behar du, gizartera moldatu behar delako.  Lehen aipatutako alfabetizazioa, gizarte teknologiko berri honetatik aterata daude, eta multialfabetizazio honek ikasleen aspektu eta garapen ezberdinei erreparatzen die; instrumentala, kognitiboa … Guzti honetarako IKT erabiltzen dute. IKT komunikaziorako eta informaziorako teknologiak dira.
           
            Aipatutako IKT-a  hiru esparru desberdinetan oso erabilgarria dela esan dezakegu; informazioa bilatzen eta ondo ulertzeko, informazioa hori modu eraginkorra batean prozesatzeko eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko. Aspektu honetan ikaslea jakituna da, ez gaiari buruz, baina bai gai hori teknologi berriekin lantzerakoan.  Irakaslea klasearen jakitun bakarra izatera ohituta dago. Baina gauzak aldatu egin dira, ikasleek nagusiak baino hobeto ezagutzen dituzte teknologia berriak, egunero erabiltzen dituztelako.  Hau jakinda, irakaslearen papera beste bat izango da; ikasleak gainbegiratu behar dituzte teknologia berriak erabiltzerakoan.Honetarako irakasleak, klaseko planifikazio on bat egin beharko du eta denbora eman behar du hau ondo prestatzeko.

            Laburbilduz, teknologien erabilera oso eraginkorra dute hezkuntzan eta eskola barruan, eta horregatik gaur egungo eskolek hauen inguruan biratu behar dira, errealitatea hori delako eta ikasleak hezkuntza prozesua bukatzerakoan errealitatera ahalik eta azkarren ohitu behar direlako.

HITZ GAKOAK

¨      Kultur digitala
¨      Alfabetizaio modu berriak
¨      Multialfabetizazioa
¨      TIC/IKT
¨      Metodologia/ Metodologia konstruktiboa
¨      Teknologia berriak
¨      Ikasle/ Irakasle/ Irakaskuntza

SAKONDU INFORMAZIOA

Jakina da zein aldaketa sakonak gertatzen ari diren gure gizartean Teknologi Berrien etorrerarekin. Aldaketa eta iraultza honi “Informazioaren Gizartea” izendatu zaio.
Aldaketa hauek guztiak Hezkuntzan ere eragina izan dute, ez bakarrik irakasteko baliabide eta materialetan, baizik eta eskolaren kontzeptu berri bat sortu dela: ikaskuntza testuinguru berri bat sortu da (birtuala), hortaz, irakasleak ere rol berri bat bereganatu du. Hauetaz gain, hezkuntzaren 3 esparrutan nabarituko dira aldaketak, batez ere:

Antolaketa: ikastetxe guztien arteko antolaketa eta harreman modu berri
bat emango da, orain arte ez dena ezagutu.

Edukietan: sareek eskaintzen duten edukien etengabeko berrikuntzak eta
amaigabeko iturriak aprobetxatuko dira.

Metodologian: talde lanak berebiziko garrantzia hartuko du lan egiteko
modu bezala. 

Aldaketa hauek nabariagoak dira goi mailako ikasketetan (unibertsitatean adibidez), baina pixkanaka beste mailetara hedatzen ari da.
Hala ere, jakina da zein abiadura handiz garatzen eta berritzen diren teknologiak eta hezkuntzan izaten ari diren murgilketa ere oso azkarra izaten ari da. Honek teknologia berriak hezkuntzan behar bezalako eragin eta ondorio onuragarriak ez edukitzea bultzatzen ari da.

Gaur egungo gizarte honetan gero eta garrantzia handiagoa ari dira hartzen teknología berriak, horregatik zaharkiturik ez geratzeko eraldatzen dira. Orain web 2.0az hitz egiten da, sarea erabiltzeko kontzeptu berria delako, hain zuzen Interneten bigarren generazioa da. Gainera erraza eta erabilgarria den sistema bat da.

Baina, web 2.0 zer da? Informazio eta sorkuntzari buruzko filosofia bat da. Non ezagutzak denon artean eraikitzen ditugu. Horregatik gaur egungo ideia ez da irtenetatik nabigatzea baizik eta guk sarera igotako informazioa ezagutzera ematea, zeren guk gara sarean informazioa sartzen dugunok, guk gara informazioa elkartrukatzen dugunok, parte hartzen dugunok …

Bukatzeko Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak aurkitu ditugu, nahiz eta oraindik urriak izan. Astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira eta Euskal Herrirako oso garrantzitsua eta interesgarria den gauza bat denez,  gure lanean islatzea pentsatu dugu (taula).


Tresna orokorrak
Euskal baliokideak



        Irakurritakoa argi usteko, marrazki biziduneko bideo bat sortu dugu. Bideo hau teknologia berrien eragina hezkuntzan izenburua jarri diogu. Bertan klase prestatu bat ikusiko dugu, non umeak autonomoak izaten ikasten dute, lan egiten ikasten dute, ...  Baina baita ere, klase desantolatu bat ikusiko dugu, non ume batek soilik erabiltzen du ordenagailua eta bera bakarrik ikasten duela ikus dezakegu.


HIPOTESIAK

-Nola presta ditzakegu hainbeste irakasle nagusi?

-Bidezkoa da dirutza gastatzea teknologia berrietan gauden krisia kontuan hartuz?

-Ze hezkuntza sistema sortu behar da?

-Benetan hainbeste aldatu dira ikasleak?

-Zenbat urterekin irakatsi behar zaie ikasleei teknologia berriak erabiltzen?


KRITIKA EKOLOGIKOA

        Testu honek azaltzen du gaur egungo teknologia berriek ze nolako eragina daukaten hezkuntzan. Etorkizunean teknologia hauek egunerokotasunean erabiliko ditugu eta ondorioz ikasleei irakatsi behar zaie hauen erabilpena.

        Hala ere, kontuan izan behar dugu irakasleek ez dakitela nola erabiltzen diren tresna hauek. Horregatik, lehendabizi irakasleei irakatsi behar zaie nola erabili, gero hauek beraien ikasleei irakaz diezaieten. Zaila da irakasle nagusi bati teknologia berrien erabilpena irakastea, ez duelako bere bizitzan zehar honelako tresnarik erabili eta berarentzat guztiz berria den tresna erabiltzen ikasi behar du, gero ikasleei irakasteko.

        Dakigunez gizartea aldatu egin da azken urteotan eta ondorioz ikasleak ere. Gaur egun ez da aitzinean bezala ikasten, beste metodo eta tresna batzuk ditugulako. Beraz, hezkuntza sistema aldatu behar da, garai berriari aurre egiteko. Erabiltzen den metodologia zaharkituta geratu da eta irakasleak ikasleen jarrerara gehiago hurbildu behar dira. Klaseak erritmo biziago batekin eman behar dira, egungo ikasleak gizarte azkar batean bizi dira eta ohitu egin dira hainbat gauza momentu berean ikastera. Ondoren, aldatu beharreko beste puntu bat edukia da. Beharrezkoak diren edukiak irakatsi behar dira, hala nola, irakurtzea, idaztea, batuketak eta kenketak egitea... Baina, aldiz, beste batzuk zaharkituta geratzen ari dira, adibidez: Latinera irakastea, ia erabiltzen ez den hizkuntza. Eduki hauez gain beste batzuk eman behar dira gure etorkizunarekin lotura zuzena izango dutenak. Teknologiarekin eta digitalizazioarekin zer ikusia duten edukiak ematea garrantzitsua da, egunerokotasunean hauetariko tresna ugari aurkitzen ditugulako.

        Testu honek argitu egin dizkigu teknologia eta eskolaren arteko erlazioaren inguruan genituen hainbat zalantza. Ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat edukitzea ondo iruditzen zaigu, honela bakarrik erabiltzen ikasiko du eta ez gaurko ikastolak bezala, gehienez jota ordenagailu bat birentzako dutenak. Hiztegi berria ikasi dugu, gainera, hiztegi hau irakasleak garenean erabili beharko dugu klaseak ematerako orduan.

       Hala ere, testuak ez du azaltzen nola irakatsi behar zaien irakasle nagusiei teknologia hauek. Irakasle hauek esperientzia handiena daukatenak dira, denbora asko daramatzatelako irakasten, baina ez dakite teknologia berriei buruz eta beharrezkoa daukate jakitea ahal duten hoberen irakaz dezaten. Beraz, irakasle berrien eta zaharren arteko erlazio estua egon beharko da, berriek teknologiak erabiltzen irakasteko eta besteek klase bat aurrera nola eraman behar duten irakasteko.

        Beraz teoria guztia ipini eta gero, hau izan da guk aurkeztutako PowerPoint-a, guri tokatu zaigun testua aurkezteko.
        Bukatzeko, bideo hau topatu genuen non argi usten du guk guztia azaldutakoa. Bertan, teknologien aurrerakuntza ikus dezakezue, lehen teknologia  nolakoa zen eta gaur egun nolakoa den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario