Páginas

2011-11-02

IRAKASGAIAREKIN HASTEKO... ZENBAIT GALDERA.

2011ko irailaren 30a

        Irakasgaiaren lehen eguna izan da. Irakaslea bertan landuko duguna aurkeztu digu eta arloarekin sartzeko, hirunaka jartzea eskatu digu bi galdera erantzuteko. Bi galderak teknologia berriekin zer ikusia dute, hain zuzen ere gure erabilera hauen inguruan:

1. Gure bizitzan lehen aldiz izandako esperientzia teknologia berriekin zein izan da?

PEIO: Teknologia berriekin izandako lehen esperientzia ikastolan izan zen. Ez dut gogoratzen zein kurtsotan baina informatika gela batean izan zen. Klase horretan oinarrizkoa irakatsi ziguten; paint, word ... Hortik aurrera ordenagailuekin trebetasuna hartzen joan nintzen, eta klasean eskatzen ziguten gauzak nahiko ondo betetzen nituen. Oso gustora joaten nintzen klase hauetara, besteekin konparatuz ordu hauek oso eramangarriak egiten ziren.

ENEKO: Lehendabizi teknologia berriekin izan nuen esperientzia, Lehen Hezkuntzako 2. mailan izan zen eta matematikako klasean ordenagailua erabiltzen genuen. Ordenagailuko matematikako programa bat erabiltzen genuen, era dibertigarrian ikasteko. Etxean nire lehen teknologia berria play station bat izan zen eta garai hartan asko erabiltzen nuen.

ANDER: Nire bizitzan izandako lehenengo esperientziak teknologia berriekin etxean eta eskolan izan ziren. Etxean telebista ikusten nuen eta hau egunero egiten dudan gauza bat bihurtu egin da. Gero eskolan ordenagailuak erabiltzen hasi ginen, handik aurrera nire gurasoek etxerako ordenagailu bat erosi zuten. Baina ordenagailua da, azken finean, nik erabili nuen lehenengo teknologia berria. Zeren nahiz eta telebista ikusi, nire arreba nagusiek agintzen zuten honen programazioan. Beraz ordenagailu propioarekin niri gustatzen zitzaidana egiten eta ikusten hasi nintzen, hau da, nik erabiltzen hasi nuen lehengo teknologia berria.


2. Gaur egun zure teknologiarik gustokoena zein da?

PEIO: Gaur egun hainbat teknologi berri daude, ia egunero berrizten direnak. Ohikoenak dira niretzat hoberenak eta erabilgarrienak; mugikorrak, ordenagailua eta bideojokoak bereziki. Hiru teknologi mota hauek nahiko txikitatik erabili ditut eta txikitatik izan ditudanez ohituta nago hauek erabiltzera. Beste teknolo mota batzuk erabiltzen ditut, baina hauek ia egunero erabilera ematen diet.

ENEKO: Gaur egun niretzat teknologia gustukoena telebista da. Jateko eta afaltzeko orduan beti ikusten dut teleberria ikusteko eta horrela eguneko berriak jakiteko. Gainera, aspertuta nagoenean ikusten dut entretenitzeko eta ematen dituzten saio eta programa batzuk gustuko ditut barregarriak edo kalitatezkoak direlako; adibidez: “Breaking Bad” seriea, “El intermedio” programa, ematen dituzten futbol partiduak, etab.

ANDER: Gaur egun teknologia berri asko erabiltzen ditut, beraz zaila egiten zait bat aukeratzea. Baina bat hartzekotan Xbox bideokonsola aukeratuko nuke, jolasten dudanean bizitzako gauzetaz ahazten ditudalako. Gainera nire denbora libre eskasean jolasten dut eta oso ondo pasatzen dudan momentua da.
Bukatzeko esan beharra daukat, gaur egunean sortu diren jolasei esker jende askorekin eta adin desberdinak dituztenekin jolas dezakedala. Adibidez, ilobekin jolas dezaket, gure gorputzaren mugimendua soilik behar dugu joko batean aritzeko.


        Galdera hauek erantzun ostean, komunikazioa duen garrantzia azpimarratu dugu, eta komunikatzaile on batek izen behar dituen ezaugarriak bota ditugu:
  • Arreta erakarri eta mantendu behar du entzuleekiko.
  • Gorputz komunikazioa errespetatu.
  • Tonu aldaketak erabili.
  • Arnasa ondo hartu.
  • ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario