Páginas

2011-12-11

AGURRAK!!

IKT ikasgaia haren mugara heldu da. Orain azterketak eta gero, guk, magisteritzako lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleok, praktiketara joango gara. Beraz, gure lan guztiak bukatu ditugunez, bloga bukatutzat emango dugu. Besterik gabe, Blog honetako informazio baliogarria izango zaizuelakoan, mila esker eta agur bero bat, ANDER NAVARRO, ENEKO OLABARRIA ETA PEIO UGARTE .


2011-12-09

IKASKIDEEN LANAK AZTERTZEN!

        Ikaskide talde guztiak bere bloga sortu dute, eta hauek landu duten gaia behitzat aipatzea erabaki dugu, gure gaiarekin batera landuz baliogarriak izan daitezkee.
Esan bezala, ez dugu asko sakonduko eta informazio gehiago nahi izatekotan, animatu eta sar zaitezte haien blog-era!

1.  www.iktlantzen.blogspot.com : ESKOLA 2.0
Partaideak: Leire Zuluaga, Sara Aboitiz, Ainhoa Saralegui eta Ana Ugartetxea.
Gaia: Aurkezpena egiteko, beraiek sortutako bideo batez baliatu dira. Bideo horrek Eskola 2.0- ari buruz hitz egiten zuen. Nola gaur egun gero eta gehiago erabiltzen den metodologia  dela eta dituen abantailak azaldu dituzte.

Partaideak: Alazne Urrutia, Julen Ruiz eta Jone Plaza.
Gaia: Kasu honetan hiru ikaskide hauek egoera erreal batera eraman dute haien gaia. Lehen Hezkuntzako klase batera joan dira eta bertako klase baten zeunden irakasle eta ikasleei IKT inguruko hainbat galdera proposatu dituzte hauek erantzun dezaten. Oso ondorio onak atera dituztela esan genezake.

3. http://www.iktworld.blospot.com/: ESKOLA 2.0-ari KRIKITKA
Partaideak: Miren Iriondo, Itziar Lasarte eta Julene Lapatzagortazar.
Gaia: Ipuin baten bitartez Eskola 2.0 metodologiari kritika bat egin diote, berain testua kritikatzen duen moduan. Kandela batzuk eskuetan hartuz testua islatzen zuen kritika kontatu dute ipuin baten bitartez.

4. http://www.iktegunerokoa.blogspot.com/: IKT-aren GARRANTZIA ESKOLAN
Partaideak: Oscar Tomè, Ainhoa Vazquez eta Ane Zabala.
Gaia: IKT- aren baliagarritasunaz hitz egin dute. Komentatu dute nola teknologi berriak ezinbestekoak diren gure gaur egungo hezkuntzarako eta horretarako irakasle prestatuak sortu behar direla. Guzti hau lortzeko ISTE eta NETS2 proiektuak erabili daitezkeela azpimarratu dute.

5. http://www.tik-tok-tak.blogspot.com/: HEZKUNTZAREN GARAPENA DENBORAREN PODERIOZ
Partaideak: Jon Rabadan, Garazi Novoa; Estibaliz Pajaro, Sheila Quijada eta Janire Rekalde.
Gaia: Talde honek azaldu du nola hezkuntza aldatzen joan den denboraren poderioz. Lehen paradigma positibista zegoela azaldu dute, eta teknologia berrien agerpenarekin metodologi aldaketa bat egon dela azaldu dute.

6. http://www.xatakatoka.blogspot.com/: BALIABIDE  TEKNOLOGIKOEN ERAKUNDEAK
Partaideak: Irati San Roman, Janire Uraga, Sara Rodriguez eta Iratxe Sierra.
Gaia: Talde honek ere IKT inguruan hitz egin dute eta nola teknologi berrien agerpena hezkuntzan ezarri behar dela, baliabideak eta erakundeak aldatuz. Gaia hobeto azaltzeko elkarrizketa moduko bat sortu dute.

7. http://www.berriteknologiratzen.blogspot.com/: ORDENAGAILUAK EMOZIO SORTZAILEAK
Partaideak: Elena San Miguel, Eider Valderrey eta Raquel Sanz.
Gaia: Kasu honetan talde honek teknologia berrietan murgildu dira eta ordenagailuetan oinarritu dira. Bideo baten bitartez azaldu digute nola ordenagailuak gaur egun oso garrantzitsuak diren eta nola aparailu hauek emozioak sortzen dituzten.

8. www.informatikanmurgilduz.blogspot.com/: IKT-EN MARKO ESTRATEGIKOA EUSKADIN
Partaideak: Amaia Oleaga, Marta Omagogeaskoa eta Nerea Otazua
Gaia: Bideo baten bidez egin dute aurkezpena informazioa eta irudiak tartekatuz. Tekonologia berriak asmatu zirenetik asko garatu dira eta ondorioz gero eta presentzia nagusiagoa dute eskoletan.
9. www.ikt-kazetariak.blogspot.com/: AURKEZPENEN ARAZOAK
Partaideak: Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitan Schwarz
Gaia: Aurkezpen guztiak ikusi eta gero, ohikoak diren arazoak plazaratu dituzte, honela hurrengoetan hobeto egin dezagun.
10. http://www.iktmundua.blogspot.com/: TIC-EN ERABILPENA HEZKUNTZAN
Partaideak: Jokin Uriarte, Amaia Urizar, Asier Vietes, Amaia Souto eta Ohiane Vega
Gaia: Aurkezpen hau oso teknikoa eta informazio asko zeukanez luzea izan da. Tic-ak hezkuntza zentroek integratzen ari dira beraien sistemetan hauek ikasleei zabaltzeko asmoz.
11. www.haizeairatiarrate-portfolioa.blogspot.com/: ESKOLA 2.0
Partaideak: Haizea, Irati eta Arrate
Gaia: Bideo interesgarri batez egin dute lanaren aurkezpena. Aintzinako eskola eta egungoa alderatu dute, agerian utziz teknologia berriak dinamikotasua ematen diotela klaseei.
12. www.iktmagistral32.blogspot.com/2011/11/blog-post_04.html: INFORMAZIOAREN GIZARTEA
Partaideak:
Gaia: Power-point baten bidez egin dute aurkezpena. Teknologia berriak gure egunerokotasunaren alde garrantzitsuak dira. Hauen bidez munduan gertatzen den edozein gauza minutu batzuetan jakin dezakegu.


13. www.blogger.com/%20http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/:
IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK
Partaideak: Olatz Monasterio, Deiene Malaxetxebarria eta Maialen Monduate
Gaia: Hezkuntza aldatu egin da eta teknologia berriak gero eta garrantzi handiagoa dute gizartean, ondorioz gaitasun mapa berriak egin behar dira. 
14. www.pinuak.blogspot.com/: TEKNOLOGOAREN GARAPENA
Partaideak: Bittor Meabe, Txaber Miravalles eta Ibai Menendez
Gaia: Teknologiaren eboluzioari buruz hitz egin dute eta horretarako movie makerra erabili dute. Ikt-ak asko garatu dira eta ondorioz eskloan prestatuta egon behar gara aurrerapen hauentzat.
  1. www.iktlh32teoria.blogspot.com : EUSKADIKO MARKO ESTRATEGIKOA GIZARTE INFORMAZIOAREN AURREAN ESKOLAN
Partaideak:  Nerea Larruzea, Iratxe Iparragirre, Miren Luzuriaga eta Oihane Infante

Gaia:  Neska talde hau, antzezlan bat egin dute. Klasean egindako bideo polit bat jarri dute, hain zuzen, teknologien integrazioaren desegokitasuna hezkuntzaren kritika egin dute.
Bideoan , IKT-ak hezkuntzan erabiltzeko onuragarria dela isladaten dute.

  1. www.IKT-Hezk-balia.blogspot.com : IKT-tik HEZKUNTZA BALIABIDEETARA
Partaideak:  Sergio Leal, Ibon Lejarzegi eta Erlaitz Martinez.

Gaia:  Talde hau, hauek egindako bideo bat aurkeztu digute, non IKTen eragina umeen garapenean azaldu digute. Hau aparte, egoera sozialari buruz hitz egin  digute.
Azkenean, honako esaldiari garrantzia eman diote : Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten.
  1. www.bideberriak-iktak.blogspot.com  : ESKOLETAKO IKT-en JARRERA ONA
Partaideak: Irune Omaetxebarria, Maialen Piña eta  Mayi Pascual.

Gaia:   Hirukote hau, bertso bat bota dute, hauek irakurritako testuari buruz kritika bat egiteko.  Kritika hori, teknologiari buruz izan da, hain zuzen gure bizitzan beti dagoela esanez. Gainera, nahiz eta lagungarria izan momentu batzuetan, gure bizitzako bigarren plano batean dagola adierazi nahi izan dute, hau da, teknologia ez dela gure bizitzen protagonista.
  1. www.ikt-lana.blogspot.com : HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
Partaideak: Sarai Hernaez, Iraia Madariaga, Nerea Martinez eta Iratxe Varela

Gaia:  teknologia hezkuntzan, zerbait garrantzitsua bezala sartu egin da. Hau da, asko erabiltzen da baina behar dena eta era normalean erabili behar dugula.  Honen konklusioa: teknologiaren erabilpen ona egiteko era normal batean erabili behar dugu, era

  1. www.ikusi-eta-ikasi.blogspot.com : KONPETENTZIA DIGITALAK ESKOLETAN.
Partaideak: Olaia Sánchez, Yaiza Santamaría eta Maria Santin

Gaia:  talde hau, konpententzia digitalei buruz bideo bat jarri digu azalpen moduan. Bertan,  lehen eta orain dauden teknologien  desberdintasunak ikus dezakegu. Hau apartez, dimentsioak eta konpetentziak azaldu digute.

  1. www.landuzetasakonduz.blogspot.com :  IKTen GARRANTZIA ESKOLETAN
Partaideak:  Ander Olibares, Iker Suaga eta Jone Oliban.

Gaia:  lan talde hau IKTei buruz hitz egin digu.  Hau aurkezteko, IKT ikasgaia ematen duen irakasle bati entrebista bat egin diote. Bertan irakasle honi , irakasleen formakuntza, ikasleen abileziak eta hainbat galdera egiten diote, non era simple eta ulergarri batean erantzuten ditu.




Beraz, hau izan da klasekide guztiek aurkeztutako lanak. Besterik gabe, hauen gaia interesgarria iruditzen bazaizue, hauen helbideetara sartu informazioa eskuratzeko eta zuen jakituriak sakontzeko.





IKASKIDEEN BLOG GUZTIAK

        Lauhilabete osoan zehar, gu bezala ikaskide talde ezberdinak blog bat zabaldu dute beraien lanak bertan azaltzeko. Beste sarrera batetan banan-banan laburki bakoitzean azaltzen dena aipatuko dugu. Hona hemen blog guztiak:

2011-11-16

GURE AURKEZPENA: Teknologia berriak

        Gaurko ekarpen honetan, klasean teknologia berriari buruzko testua irakurri ondoren egindako lana aurkeztuko dizuegu. Bertan lan idatzia ikusiko duzue eta gero, guk aurkeztutako lana. Azken hau, klasean ikustarazi genuen PowerPoint-a izango da.

SINTESIA

Gaur egungo estola, oso galduta dago teknologia eta kultura berriekin. Liburuetan oinarritutako irakaskuntza atzeratuta geratu da eta teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa dute. Alfabetizazio modu berriak agertzen ari dira eskaera dela eta. Nahita ez hezkuntza sistema, aldaketa bat jasan behar du, gizartera moldatu behar delako.  Lehen aipatutako alfabetizazioa, gizarte teknologiko berri honetatik aterata daude, eta multialfabetizazio honek ikasleen aspektu eta garapen ezberdinei erreparatzen die; instrumentala, kognitiboa … Guzti honetarako IKT erabiltzen dute. IKT komunikaziorako eta informaziorako teknologiak dira.
           
            Aipatutako IKT-a  hiru esparru desberdinetan oso erabilgarria dela esan dezakegu; informazioa bilatzen eta ondo ulertzeko, informazioa hori modu eraginkorra batean prozesatzeko eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko. Aspektu honetan ikaslea jakituna da, ez gaiari buruz, baina bai gai hori teknologi berriekin lantzerakoan.  Irakaslea klasearen jakitun bakarra izatera ohituta dago. Baina gauzak aldatu egin dira, ikasleek nagusiak baino hobeto ezagutzen dituzte teknologia berriak, egunero erabiltzen dituztelako.  Hau jakinda, irakaslearen papera beste bat izango da; ikasleak gainbegiratu behar dituzte teknologia berriak erabiltzerakoan.Honetarako irakasleak, klaseko planifikazio on bat egin beharko du eta denbora eman behar du hau ondo prestatzeko.

            Laburbilduz, teknologien erabilera oso eraginkorra dute hezkuntzan eta eskola barruan, eta horregatik gaur egungo eskolek hauen inguruan biratu behar dira, errealitatea hori delako eta ikasleak hezkuntza prozesua bukatzerakoan errealitatera ahalik eta azkarren ohitu behar direlako.

HITZ GAKOAK

¨      Kultur digitala
¨      Alfabetizaio modu berriak
¨      Multialfabetizazioa
¨      TIC/IKT
¨      Metodologia/ Metodologia konstruktiboa
¨      Teknologia berriak
¨      Ikasle/ Irakasle/ Irakaskuntza

SAKONDU INFORMAZIOA

Jakina da zein aldaketa sakonak gertatzen ari diren gure gizartean Teknologi Berrien etorrerarekin. Aldaketa eta iraultza honi “Informazioaren Gizartea” izendatu zaio.
Aldaketa hauek guztiak Hezkuntzan ere eragina izan dute, ez bakarrik irakasteko baliabide eta materialetan, baizik eta eskolaren kontzeptu berri bat sortu dela: ikaskuntza testuinguru berri bat sortu da (birtuala), hortaz, irakasleak ere rol berri bat bereganatu du. Hauetaz gain, hezkuntzaren 3 esparrutan nabarituko dira aldaketak, batez ere:

Antolaketa: ikastetxe guztien arteko antolaketa eta harreman modu berri
bat emango da, orain arte ez dena ezagutu.

Edukietan: sareek eskaintzen duten edukien etengabeko berrikuntzak eta
amaigabeko iturriak aprobetxatuko dira.

Metodologian: talde lanak berebiziko garrantzia hartuko du lan egiteko
modu bezala. 

Aldaketa hauek nabariagoak dira goi mailako ikasketetan (unibertsitatean adibidez), baina pixkanaka beste mailetara hedatzen ari da.
Hala ere, jakina da zein abiadura handiz garatzen eta berritzen diren teknologiak eta hezkuntzan izaten ari diren murgilketa ere oso azkarra izaten ari da. Honek teknologia berriak hezkuntzan behar bezalako eragin eta ondorio onuragarriak ez edukitzea bultzatzen ari da.

Gaur egungo gizarte honetan gero eta garrantzia handiagoa ari dira hartzen teknología berriak, horregatik zaharkiturik ez geratzeko eraldatzen dira. Orain web 2.0az hitz egiten da, sarea erabiltzeko kontzeptu berria delako, hain zuzen Interneten bigarren generazioa da. Gainera erraza eta erabilgarria den sistema bat da.

Baina, web 2.0 zer da? Informazio eta sorkuntzari buruzko filosofia bat da. Non ezagutzak denon artean eraikitzen ditugu. Horregatik gaur egungo ideia ez da irtenetatik nabigatzea baizik eta guk sarera igotako informazioa ezagutzera ematea, zeren guk gara sarean informazioa sartzen dugunok, guk gara informazioa elkartrukatzen dugunok, parte hartzen dugunok …

Bukatzeko Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak aurkitu ditugu, nahiz eta oraindik urriak izan. Astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira eta Euskal Herrirako oso garrantzitsua eta interesgarria den gauza bat denez,  gure lanean islatzea pentsatu dugu (taula).


Tresna orokorrak
Euskal baliokideak



        Irakurritakoa argi usteko, marrazki biziduneko bideo bat sortu dugu. Bideo hau teknologia berrien eragina hezkuntzan izenburua jarri diogu. Bertan klase prestatu bat ikusiko dugu, non umeak autonomoak izaten ikasten dute, lan egiten ikasten dute, ...  Baina baita ere, klase desantolatu bat ikusiko dugu, non ume batek soilik erabiltzen du ordenagailua eta bera bakarrik ikasten duela ikus dezakegu.


HIPOTESIAK

-Nola presta ditzakegu hainbeste irakasle nagusi?

-Bidezkoa da dirutza gastatzea teknologia berrietan gauden krisia kontuan hartuz?

-Ze hezkuntza sistema sortu behar da?

-Benetan hainbeste aldatu dira ikasleak?

-Zenbat urterekin irakatsi behar zaie ikasleei teknologia berriak erabiltzen?


KRITIKA EKOLOGIKOA

        Testu honek azaltzen du gaur egungo teknologia berriek ze nolako eragina daukaten hezkuntzan. Etorkizunean teknologia hauek egunerokotasunean erabiliko ditugu eta ondorioz ikasleei irakatsi behar zaie hauen erabilpena.

        Hala ere, kontuan izan behar dugu irakasleek ez dakitela nola erabiltzen diren tresna hauek. Horregatik, lehendabizi irakasleei irakatsi behar zaie nola erabili, gero hauek beraien ikasleei irakaz diezaieten. Zaila da irakasle nagusi bati teknologia berrien erabilpena irakastea, ez duelako bere bizitzan zehar honelako tresnarik erabili eta berarentzat guztiz berria den tresna erabiltzen ikasi behar du, gero ikasleei irakasteko.

        Dakigunez gizartea aldatu egin da azken urteotan eta ondorioz ikasleak ere. Gaur egun ez da aitzinean bezala ikasten, beste metodo eta tresna batzuk ditugulako. Beraz, hezkuntza sistema aldatu behar da, garai berriari aurre egiteko. Erabiltzen den metodologia zaharkituta geratu da eta irakasleak ikasleen jarrerara gehiago hurbildu behar dira. Klaseak erritmo biziago batekin eman behar dira, egungo ikasleak gizarte azkar batean bizi dira eta ohitu egin dira hainbat gauza momentu berean ikastera. Ondoren, aldatu beharreko beste puntu bat edukia da. Beharrezkoak diren edukiak irakatsi behar dira, hala nola, irakurtzea, idaztea, batuketak eta kenketak egitea... Baina, aldiz, beste batzuk zaharkituta geratzen ari dira, adibidez: Latinera irakastea, ia erabiltzen ez den hizkuntza. Eduki hauez gain beste batzuk eman behar dira gure etorkizunarekin lotura zuzena izango dutenak. Teknologiarekin eta digitalizazioarekin zer ikusia duten edukiak ematea garrantzitsua da, egunerokotasunean hauetariko tresna ugari aurkitzen ditugulako.

        Testu honek argitu egin dizkigu teknologia eta eskolaren arteko erlazioaren inguruan genituen hainbat zalantza. Ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat edukitzea ondo iruditzen zaigu, honela bakarrik erabiltzen ikasiko du eta ez gaurko ikastolak bezala, gehienez jota ordenagailu bat birentzako dutenak. Hiztegi berria ikasi dugu, gainera, hiztegi hau irakasleak garenean erabili beharko dugu klaseak ematerako orduan.

       Hala ere, testuak ez du azaltzen nola irakatsi behar zaien irakasle nagusiei teknologia hauek. Irakasle hauek esperientzia handiena daukatenak dira, denbora asko daramatzatelako irakasten, baina ez dakite teknologia berriei buruz eta beharrezkoa daukate jakitea ahal duten hoberen irakaz dezaten. Beraz, irakasle berrien eta zaharren arteko erlazio estua egon beharko da, berriek teknologiak erabiltzen irakasteko eta besteek klase bat aurrera nola eraman behar duten irakasteko.

        Beraz teoria guztia ipini eta gero, hau izan da guk aurkeztutako PowerPoint-a, guri tokatu zaigun testua aurkezteko.
        Bukatzeko, bideo hau topatu genuen non argi usten du guk guztia azaldutakoa. Bertan, teknologien aurrerakuntza ikus dezakezue, lehen teknologia  nolakoa zen eta gaur egun nolakoa den.

2011-11-02

IRAKASGAIAREKIN HASTEKO... ZENBAIT GALDERA.

2011ko irailaren 30a

        Irakasgaiaren lehen eguna izan da. Irakaslea bertan landuko duguna aurkeztu digu eta arloarekin sartzeko, hirunaka jartzea eskatu digu bi galdera erantzuteko. Bi galderak teknologia berriekin zer ikusia dute, hain zuzen ere gure erabilera hauen inguruan:

1. Gure bizitzan lehen aldiz izandako esperientzia teknologia berriekin zein izan da?

PEIO: Teknologia berriekin izandako lehen esperientzia ikastolan izan zen. Ez dut gogoratzen zein kurtsotan baina informatika gela batean izan zen. Klase horretan oinarrizkoa irakatsi ziguten; paint, word ... Hortik aurrera ordenagailuekin trebetasuna hartzen joan nintzen, eta klasean eskatzen ziguten gauzak nahiko ondo betetzen nituen. Oso gustora joaten nintzen klase hauetara, besteekin konparatuz ordu hauek oso eramangarriak egiten ziren.

ENEKO: Lehendabizi teknologia berriekin izan nuen esperientzia, Lehen Hezkuntzako 2. mailan izan zen eta matematikako klasean ordenagailua erabiltzen genuen. Ordenagailuko matematikako programa bat erabiltzen genuen, era dibertigarrian ikasteko. Etxean nire lehen teknologia berria play station bat izan zen eta garai hartan asko erabiltzen nuen.

ANDER: Nire bizitzan izandako lehenengo esperientziak teknologia berriekin etxean eta eskolan izan ziren. Etxean telebista ikusten nuen eta hau egunero egiten dudan gauza bat bihurtu egin da. Gero eskolan ordenagailuak erabiltzen hasi ginen, handik aurrera nire gurasoek etxerako ordenagailu bat erosi zuten. Baina ordenagailua da, azken finean, nik erabili nuen lehenengo teknologia berria. Zeren nahiz eta telebista ikusi, nire arreba nagusiek agintzen zuten honen programazioan. Beraz ordenagailu propioarekin niri gustatzen zitzaidana egiten eta ikusten hasi nintzen, hau da, nik erabiltzen hasi nuen lehengo teknologia berria.


2. Gaur egun zure teknologiarik gustokoena zein da?

PEIO: Gaur egun hainbat teknologi berri daude, ia egunero berrizten direnak. Ohikoenak dira niretzat hoberenak eta erabilgarrienak; mugikorrak, ordenagailua eta bideojokoak bereziki. Hiru teknologi mota hauek nahiko txikitatik erabili ditut eta txikitatik izan ditudanez ohituta nago hauek erabiltzera. Beste teknolo mota batzuk erabiltzen ditut, baina hauek ia egunero erabilera ematen diet.

ENEKO: Gaur egun niretzat teknologia gustukoena telebista da. Jateko eta afaltzeko orduan beti ikusten dut teleberria ikusteko eta horrela eguneko berriak jakiteko. Gainera, aspertuta nagoenean ikusten dut entretenitzeko eta ematen dituzten saio eta programa batzuk gustuko ditut barregarriak edo kalitatezkoak direlako; adibidez: “Breaking Bad” seriea, “El intermedio” programa, ematen dituzten futbol partiduak, etab.

ANDER: Gaur egun teknologia berri asko erabiltzen ditut, beraz zaila egiten zait bat aukeratzea. Baina bat hartzekotan Xbox bideokonsola aukeratuko nuke, jolasten dudanean bizitzako gauzetaz ahazten ditudalako. Gainera nire denbora libre eskasean jolasten dut eta oso ondo pasatzen dudan momentua da.
Bukatzeko esan beharra daukat, gaur egunean sortu diren jolasei esker jende askorekin eta adin desberdinak dituztenekin jolas dezakedala. Adibidez, ilobekin jolas dezaket, gure gorputzaren mugimendua soilik behar dugu joko batean aritzeko.


        Galdera hauek erantzun ostean, komunikazioa duen garrantzia azpimarratu dugu, eta komunikatzaile on batek izen behar dituen ezaugarriak bota ditugu:
  • Arreta erakarri eta mantendu behar du entzuleekiko.
  • Gorputz komunikazioa errespetatu.
  • Tonu aldaketak erabili.
  • Arnasa ondo hartu.
  • ...

2011-10-28

KAIXO!

        Magisteritza ikasten ari garen hiru ikaskide gara; Ander Navarro, Eneko Olabarria eta Peio Ugarte. IKT portofolio bat egin nahian blog hau sortu dugu, gure lan guztiak bertan sartzeko eta argitaratzeko. Sartuko dugun informazioa zuentzat baliogarria izatea espero dugu. Magistraletako ordu guztietan egindako lanak bertan jarriko ditugu, portfolio moduan.
  • Portfolioa: portfolioa la egiteko modu bat da, bertan ikasleak bere lan guztiak sartzen ditu ostean irakasleak modu errez eta on batean ebaluatzeko ikaslearen lanak eta progresioa. Portfolio hau blog erakoa izango da, praktiketan blog bat eratzen ari dugulako eta hori praktikatzeko blog bat sortzea erabaki dugu.

Gure unibertsitatea!
        Gutako bakoitzak, bere blog-a ere eguneratu behar du, eta horretan bakoitzak gogoko duen gaien inguruan arituko da, bisitatu nahi badituzue hauek dira:

Eneko Olabarria: www..blogspot.com


 Ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara. Besterik gabe agur!